Orioko Herri Ikastola bigarren postuan sailkatu da Kilometroetako Erronkan

Karkara

Orioko Herri Ikastolako Erronkako taldea.

Urretxu-Zumarragako taldea izan da aurtengo Erronkako txapelduna.

Igandean, Urretxu Zumarragako Kilometroak egitasmoaren barruan Erronka jokatu zuten Gipuzkoako Ikastoletako taldeek. Goizean, bi txandatan banatuta, jolasak egin zituzten ikasleek: kurlinketan ibili ziren, piraguan, aldapa behera irristaka… Puntuak pilatuz joan ziren taldeak, eta horren arabera, arratsaldeko finalerako sailkatu ziren.

Arratsaldean finala jokatu zuten, eta Orioko Herri Ikastolako taldea bigarren sailkatu zen, Urretxu-Zumarragaren atzetik

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide