Euskaraldiari buruzko informazioa jasoko dute herriko elkarteek ostegunean eta larunbatean

Karkara 2018ko urr. 3a, 12:20

Orion Euskaraldia antolatzen ari den lantaldeak bi bilera antolatu ditu herriko elkarteetan dabiltzanentzat –kirol edo kultur elkarteak, elkarte gastronomikoak, e.a–. Lehen saioa ostegunean, hilak 4, izango da, arratsaldeko 19:00etan; bigarrena,  urriaren 6an, larunbatarekin, goizeko 11:00etan; biak, kultur etxean.

Orion Euskaraldia antolatzen ari den lantaldeak bi bilera antolatu ditu herriko elkarteetan dabiltzanentzat: kirol edo kultur elkarteak, soziedadeak…

Bileran azalduko zaie zer den Euskaraldia eta nola bultzatu dezaketen bakoitza bere alorrean.

Lantaldeak bi bilera antolatu ditu, talde bakoitzak ondoen datorkiona aukeratzeko:

  • Ostegunean, urriak 4, 19:00etan
  • Larunbatean, urriak 6, 11:00etan

Bi bilerak kultur etxean egingo dira eta ordubete inguru iraungo dute: 30-40 minutuko azalpena eta, ondoren, beste 20 minutu zalantzak argitu edo bestelako galderei erantzuteko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide