Olatz Zugastik kontzertua eskainiko du bihar, Getxon

Karkara 2018ko ira. 12a, 16:00

Olatz Zugastiren azken lanaren azala.

34. Nazioarteko Folk Jaialdian hartuko du parte abeslariak. Emanaldia arratsaldeko 18:30ean hasiko da, Areetako metro Plazan. Bertan bere azken laneko –'Ur goiena, ur barrena'– kantak aurkeztuko ditu, baita bere ibilbideko beste zenbait pieza ere.

Benito Lertxundi kantariaren taldekide izateaz batera, Olatz Zugastik bere ibilbide artistiko propioa landu du aspalditik. Bere webgunean berresten du 'Ur Goiena, ur Barrena' disko berriak konposizio eta interpretazio sujerikorrak bezain zabalak   dakartzala, hartarako egokitu duen musika taldearen laguntzaz.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide