Gaur 17:00etatik aurrera Txurruka aterpetxean eskainiko duten hitzaldiak mahai-inguru formatua izango du. 'Nik Tri, Izan Ezberdin' izenburupean, udalekuen aurreneko edizioetan parte hartu zuten gazteek beren esperientzia kontatuko dute, eta ordutik burututako ibilbidearen berri emango dute, besteak beste.
Bestetik, triatloia abiapuntu hartuta, Unai Zabalak, Xabi Nanclaresek eta Lide Eizagirrek hainbat gai izango dituzte hizpide: ikasketak eta kirola uztartzeko modua, triatloian ibilbide oparoa izateko gakoak, igeriketa eta triatloia ezkontzeko aukera, Euskal Herriko Triatloi Zirkuituan bizitako esperientziak…
Horrez gai, mahai-inguruan elite mailako triatloilaria izandako Hektor Llanos ere izango da. Izan ere, 'Nik Tri Izan Ezberdin' udalekuetan aspalditik dabil Llanos, eta bere esperientzia azalduko die gaztetxoei