Bigarren aldiz antolatu dute Euskal Kosta Krosa Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten udalek, elkarlanean. Irailaren 29an izango da, eta aurtengoan, Zarautzen kokatuko dituzte hasiera eta helmuga lasterketak.
Abuztuaren 1ean ireki zen II. Euskal Kosta Krosean eta I. Euskal Kosta Krosa-Roller proban izena emateko epea, eta irailaren 26an itxiko da. Dena den, gaur amaituko da inskripzioa 20 eurotan egiteko epea. Irailaren 1etik irailaren 26ra arte, izena emateko 25 euro ordaindu beharko dira.
Hona hemen Euskal Kosta Krosari buruzko informazio guztia: https://euskalkostakrosa.eus/.