Ostiralean amaituko da Hazilan egitasmoan izena emateko epea

Karkara 2018ko uzt. 25a, 12:00

Aiar eta oriotarrek, zein eskualdeko biztanleek, lan munduan txertatzeko prestakuntza proiektu honetan parte hartzeko lehentasuna dute.

Hazilan programa 20-44 urte bitarteko gazteei eta goi mailako ikasketak dituztenei zuzendutako programa da, eta eskualdeko herritarrek bertan parte hartzeko lehentasuna izango dutela jakinarazi dute udal elkartetik.

Programak bi fase edo atal izango ditu: lehendabizi AKTIBATU fasea egingo dute, zeharkako konpetentziak lantzeko, etaondoren, TALENTU IHESA fasea, Kudeaketa Sistemak espezialitatean. Kudeaketa Sistemen eduki eta tresnak landu ondoren, eskualdeko enpresa eta elkarteentzat proiektuak garatuko dituzte ikasleek ikasitakoa praktikan jartzeko. Xehetasun guztiak Udal Elkartearen webgunean daude eskuragarri:

Argibideak eta izen ematea: uztailaren 9tik 27ra.

Izena emateko bi modu daude: bat, Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzara bertaratuta. Bestea, izena emateko eskaera-orria posta elektronikoz bidalita (helbidea hazilan@urolakosta.eus). Eskaera egiteko orria eskura dago Udal Elkartearen wegunean: www.urolakosta.eus

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide