Ikastaro berriak lan bila dabiltzan pertsonentzat

Karkara

Urola Kostako Udal Elkartea

Lana bilatzen laguntzeko sei ikastaro berri eskainiko dira uztailetik irailera bitartean

Udako hilabeteetan etenik ez du izango Urola Kostako Udal Elkarteko laneko orientazio zerbitzuak. Izan ere, uztailetik irailera bitartean 6 ikastaro berri eskainiko dira.  

Kasu honetan, ikastaroen helburua da langabezian dauden pertsonei lana bilatzen laguntzea. 3 orduko iraupena izango dute eta doan izango dira. Ikastaro hauek eskainiko dira:

  • BIDEO CV: Bideo CV bat nola egin ikasiko duzu 
    • Data: uztailak 6 (9:30-12:30); Hizkuntza: euskara
    • Data: abuztuak 31 (9:30-12:30); Hizkuntza: gaztelania
  • ENPLEGU ATARIAK: Lana bilatzeko web orrialde batzuk ezagutuko dituzu 
    • Data: uztailak 20 (9:30-12:30); Hizkuntza: gaztelania
    • Data: abuztuak 3 (9:30-12:30); Hizkuntza: euskara
  • LAN ELKARRIZKETA: Lan-elkarrizketa entrenatuko duzu 
    • Data: irailak 7 (9:30-12:30); Hizkuntza: gaztelania
  • CURRICULUMA HODEIAN: Plataforma berriak nola funtzionatzen duten eta zertarako balio duten aztertuko duzu. 
    • Data: irailak 21 (9:30-12:30); Hizkuntza: euskara

Urola Kostako Udal Elkarteak laneko eta autoenpleguko orientazio zerbitzua eskaintzen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta  Europako Gizarte Funtsaren EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren finantzaketarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide