KARKARAk antolatutako ekimenak aiar eta oriotar ugari bildu zituen atzo, hilak 22, Orioko kultur etxeko areto nagusian. Iñigo Gaiton kazetariak gidatutako ekitaldian, Gozategik bere ibilbide profesionaleko zenbait pasarte ezezagun kontatu zituen, eta bost kantu jo zituen zuzenean; besteak beste, argitaratu gabeko bat: 12 urterekin asmatu zuen lehen abestia. Datorren astean argitartauko dugu webean saioren bideoa.