Urola Kostako Udal Elkarteak Ostiral Teknologikoak izeneko egitasmoa antolatu du eskualdeko ekintzaile, autonomo eta enpresa txikientzat, teknologia berriak euren enpresan txertatzen lagundu eta teknologia horiei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko helburuz.
Ostiral honetan, hilak 18, 09:15etan hasi eta lau orduz lanean eraginkortasuna nola hobetu eta lainoan lan egiteko gakoak emango dira, besteak beste.
Egitasmo honetan, ondorengoa eskainiko da:
- Taldeko saioak (saio batean edo gehiagoetan partehartzeko aukera): Taldeko 3 aholkularitza-tailerretan parte hartzeko aukera.
- Taldeko edo banan-banako saioak (aukara bakarra parte hartzaile bakoitzeko): 4 esku hartze moten artean aukeratzeko.
Zure beharren arabera, saio batean edo gehiagoetan parte hartzeko aukera eskainiko da. Esku-hartzeko modalitatean, berriz, gehienez ere, aholkularitza zerbitzu bat aukeratu ahal izango da parte hartzaile bakoitzeko, azaldu dute UKUEtik.
Taldeko saioak 5-6 parte hartzailerentzat izango dira. Bakoitzak bere portatila ekartzeko aukera izango du. Edozein kasutan, udal elkarteak portatila mailegatzeko aukera eskainiko du, parte hartzaileek aurrez eskatuta.
Informazio gehiagorako klikatu hemen