Orioko eta Aiako ikasleek Zarauzko playeroen finalak jokatuko dituzte

Karkara 2018ko apirilaren 27a

Igandean, playeroen finalak jokatuko dira Zarauzko hondartzan. Ikuskizun ederra izango da futbolzaleentzat.

Finaletarako Aiako eta Orioko ikasleek osatutako bi talde sailkatu dira: Orioko Herri ikastolako 5. mailako neskek osatutako Orioko 51 taldea, eta Zaragueta Herri Eskolako eta Aiako Lardizabal Eskolako 6. mailako gaztetxoek osatutakoa. 10:15etan hasiko dira norgehiagokak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide