Oraindik lehenengo maila handia geratzen zait. Meritu guztia jokalariena da. Oriotarra naiz, eta Realekoa. Gure afizioa horrela gozatzen ikustea.. zer gehiago eska dezaket? Munduko pertsona zoriontsuena naiz une honetan.
Adierazpen horiekin argi utzi zuen atzo Imanol Alguacil oriotarrak datorren denboraldian ez dela izango Realeko lehen taldearen entrenatzaile. Dena den, atzo hilak 21 eskainitako prentsaurrekoan aurreko igandean Atletiko Madrili 3-0 Anoetan irabazi ostean bizi izandakoa izugarria izan zela berretsi zuen.
Oriotarrak estreinaldi bikaina egin du Realaren aulkian. Hala islatzen dute emaitzek: txuri-urdinek ez dute golik jaso azken Alguacilen esanetara daudenetik.
Nazioarteko prentsan ere oihartzuna izan du gertaera horrek:
Imanol Alguacilen iritsierarekin eta XXI. mendean lehenbiziko aldiz, Realak ez du golik jaso Ligako lau jardunaldiz jarraian. Benetan pizgarria.
Albisteko argazki nagusia: mundodeportivo.com