Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki lelopean, gaurko eta biharko greba deitu dute hezkuntza publikoan Steilas, ELA eta LAB sindikatuek. Orioko Zaragueta Herri Eskolan, HHko langile guztiek, LHko %94k eta DBHko %75ek egin du lanuztea. Aiako Lardizabal Eskolako langile denek egin dute bat grebarekin; hala ere, gutxieneko zerbitzuak eskaintzeko ireki ditu ateak Aiako eskolak.