Martxoak 8

Martxoaren 8a Aian eta Orion

Karkara 2018ko mar. 7a, 17:06

Emakumeen nazioarteko egunerako egitarau zabalak antolatu dituzte eskualde osoan. Hauek dira Aian eta Orion egin diren deialdiak:

Aia

Martxoak 8, osteguna

  • 09:30. Lardizabal herri eskolan, irratsaio berezia egingo dute, Emakumeen Nazioarteko Eguna gai hartuta.
  • 10:00. Lardizabalen ehiztari bati elkarrizketa egingo diote ikasleek.
  • 11:30. Herriko plazan ekitaldia egingo dute. Ikasleek abestiak kantatu eta adierazpena irakurriko dute. Herritarrak eta gurasoak parte hartzera eta zerbait morea eramatera gonbidatu dituzte.

Martxoak 9, ostirala

  • Oiana Blanco judoka elkarrizketatuko dute Lardizabaleko ikasleek.

Orio

Martxoak 7, asteazkena

  • 18:30. Hitzaldia: Emakumeak eta itsasoa. Arrantzale komunitateak genero ikuspegitik. Hizlaria: Patricia Martinez. Hitzaldia gaztelaniaz izango da, Salatxo aretoan.

Martxoak 8, osteguna

  • 10:00. Orioko eskolako eta ikastolako haur eta gaztetxoek jende-katea egingo dute ikastetxetik Herriko plazaraino. Gero, plazan ekitaldia egingo dute.
  • 19:00. Elkarretaratzea, herriko plazan.
  • Ondoren, emakumeen afaria, Balea elkartean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide