Bilatzaile berria dauka Karkara.eus-ek

Karkara 2018ko ots. 19a, 13:30

Erabiltzaileei eskaintzen zaien zerbitzua hobetzeko asmotan, Karkara.eus webguneko bilatzailea guztiz eraberritu da. Bilaketa zehatzak egiteko aukera eskaintzen da; albisteak ez ezik, hitzorduak, komertzioak edo komunitateko argitalpenak aurkitzeko.

Google-eko bilatzailetik Elhuyarrek garatutako zerbitzurako aldaketa egin da. Google-eko bilatzailearen azkenengo bertsioek publizitatea txertatzeaz gain, euskarazko bilaketekin hainbat arazo ematen zituela atzeman zen Tokikom osatzen duten komunikabideetan. Hori dela eta, euskarazko bilatzaile baten aldeko apustua egin da.

Orain bilaketa sinplea edo bilaketa zehatzak egiteko aukera eskaintzen da: deklinazioak erabili daitezke; datak aukeratu; hitz gakoa albisteko zein partetan bilatu nahi den definitu; zein motatako albistea ikuskatu nahi den zehaztu -argazki galeria, bideoa, hitzordua...- edota emaitzak zein hurrenkeretan ikusi nahi diren hautatu.

Bilatzaile berri hau TOKIKOM Plataforma erabiltzen duten komunikabide guztietan aurkituko da aurrerantzean. Gainera, Karkara.eus-etik irten gabe, Plataforma hori erabiltzen duten beste 15 webguneetan ere egin daitezke bilaketak. Horretarako bilaketa zehatza egiteko aukera hautatu eta Webguneak atalean zerrendako beste komunikabideetako bat (edo guztiak) hautatu beharko da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide