Erlo Telebista kalitate hobean ikusteko hainbat aldaketa tekniko egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Karkara

Erlo Telebistak hainbat aldaketa tekniko egin ditu, “ikus-entzuleek kanala kalitate hobean ikus dezaten”.

Aldaketa horien tarteko, Zarauzko zenbait gunetan telebista kanal hori berriro sintonizatu beharko dela azaldu du Erlo Telebistak. Tokiko telebistaren kanala berriro ikusteko telebista eskuz sintonizatu beharko da lehengo frekuentzia berean, hau da, UHFko 35. kanalean (586 MHZ).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide