Atzo, azaroaren 12an, izan zen Behobia-Donostia lasterketa. 31.000 pertsona inguruk eman zuten izena eta horietatik 57 oriotarrak ziren eta 10 aiarrak.
Lehen oriotarrak Iñigo Exposito eta Sonia Alonso izan ziren. 01:11:45eko denbora egin zuen Expositok eta 01:33:18koa Alonsok. Aiatik, berriz, Hodei Alkorta eta Susana Martin izan ziren lehenak. 01:12:24 eta 02:14:47 izan ziren beren denborak.