Urola Kostako Udal Elkarteak, Urkomeren laguntzarekin, bailarako landa eremuetara banda zabala eramateko proiektua martxan jarri du. Helburua da herriguneetatik aldenduta dauden etxe, baserri eta landa guneetara 100 MB-eko internet seinalea zabaltzea; modu horretan, herriguneen eta landa eremuen arteko haustura digitala ahalik eta txikiena izatea nahi dute.
Proiektua landa eremuko herritarrei azaldu nahi diete eragileek, eta bilera irekia antolatu dute astearterako Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan. 12:30ean izango da, eta landa eremuko bizilagunak bileran parte hartzera deitu dituzte.