2016ko uztailaren 7an Hiruka astekariak argitaratutako portada da saritua. Uribe-Kostan eta Bizkaian erabiltzen den bertoko esamolde batetik abiatuta –‘txonbo egin’, uretan murgildu–, oso era grafikoan garatu zuten portada, udako ale bereziaren ezaugarriekin eta beti ere bertoko erreferentziekin lotzeko. Emaitza ikusgarria bezain deigarria da.