Oriotik irtengo da gaur Itzuliaren bosgarren etapa. 12:00etatik aurrera bilduko dira txirrindulariak plazan eta 12:55ean izango da irteera. Oriotik irten eta Zarautz aldera joango dira txirrindulariak eta Eibarren amaituko da azken bigarren etapa.
Itzulia N-634 errepidetik iritsiko da Oriora. Orion kalez kale ibiliko dira: Antxiola, Kale Nagusia, San Martin ermita, Txanka bidea, Hondartza kalea, Eusko Gurdaria, Kaia kalea, herriko plaza, Aritzaga kalea eta Aita Lertxundi. Zubia pasa ondoren Aiara joango dira txirrindulariak.
Ondoren, berriz ere Oriora etorriko dira txirrindulariak. Txankatik sartuko dira eta hondartzara joango dira, etapa amaiera han egongo baita.
Aiatik Itzulia 15:00ak aldera pasako da. Lehendabizi Santiora joango dira txirrindulariak, gero kaskora, ondoren Laurgainera eta handik Zarautzera.
Gero berriz joango da Aiara, 16:30ak aldera. Ibilbide hau egingo du: Ubegun industriagunea, Errota, Arruti, Azkue, Illarramendi, Arizmendi, kaskoa eta herrigunetik Laurgainerako bidea egingo dute. Laurgainetik Oriorako bidea hartuko dute.