Jai giroan murgilduta dira dira Aiako Santio Erreka auzoan eta aurreneko ekintzak uztailaren 18an ospatu bazituzten ere, asteburu honetan ere izango da zer eginik auzo horretan: DJ saioak, herri kirol txapelketak eta haurrentzako jolasak antolatu dituzte datozen egunetarako.
Egun handia, berriz, bihar izango da, Santio Eguna ospatuko baitute. Meza nagusiarekin ekingo die egunari, eta jarraian, zaharren hamaiketakoa izango da Portu erretegian. Ondoren, auzora gerturatzen direnek Gipuzkoako Aizkolari Gazteen Txapelketa ikusteko aukera izango dute, eta arratsaldetik aurrera, musika izango da protagonista.
Uztailaren 31ean, berriz, San Inazio Eguneko ospakizunek alaituko dute auzoa. Goiz parterako, San Martin eta Santio Erreka azuoen arteko herri kirol desafioa antolatu dute, eta ondoren, herri bazkaria izango da frontoian, Larrume, Iñaki Gurrutxaga eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek girotuta. Otordurako txartelak txosnan nahiz Portu erretegian eskuratu daitezke.
Egitaraua
Gaur, ostirala: Santio Bezpera
- 19:30etik goizaldera arte, Kultur Defender, DJ Hidalgo eta DJ Davila.
Bihar, larunbata: Santio Eguna
- 10:30. Meza nagusia.
- Ondoren, zaharren hamaiketakoa Portu erretegian.
- Jarraian, herri kirolak. Lau arroa kanporaketa eta Gipuzkoako Aizkolari Gazteen Txapelketa.
- 19:00. Ondoezik Elektrotxaranga, geltokitik hasita.
- 23:00. Kontzertuak: Txiskeroak eta EH Sukarra.
Etzi, igandea: Santa Ana Eguna
- 16:00. Umeentzako jolasak eta puzgarriak, frontoian.
- 19:00. Erromeria, Ostolaza eta Larrañagaren eskutik.
Uztailak 30, osteguna
- 19:00. Sagardo dastaketa.
- 00:00. Abiba Diskojaia.
Uztailak 31, ostirala: San Inazio Eguna
- 11:30. San Martin eta Santio Erreka azuoen arteko herri kirol desafioa.
- 14:30. Oilasko biltzeko auzo bazkaria frontoian, Larrume, Iñaki Gurrutxaga eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin. Bazkarirako txartelak salgai txosnan eta Portu erretegian.
- 20:00. Bide Batez erromeria.