Aia

Aiako mendi ibilbideak "errazago prestatzeko" mapa osatu dute

Julene Sorarrain

Mendizale talde bat, aurtengo Pagoeta Eguna ospatzen mendiaren gailurrean. (Gorka Eizagirre)

Mapa berriaren bitartez, herritarrek orain Aiako mendi ibilbide bakoitzaren informazioa kontsultatu, mapa xehetasunez aztertu eta track-ak jaitsi ahal izango dituzte, irteera errazago prestatzeko. Aiako Turismo sailaren atari digitalean kontsultatu daiteke xehetasun guztiak.

Aiako Udalak eta Turismo sailak Aiako mendi ibilbideen mapa interaktibo berria aurkeztu dute. Tresna horren bitartez, herritarrek orain mendi ibilbide bakoitzaren informazioa kontsultatu, mapa xehetasunez aztertu eta track-ak jaitsi ahal izango dituzte, irteera errazago prestatzeko. 

Hain zuzen ere, 2.860 hektareako azalera du Pagoetako parkeak, eta natur eta kultur ondarea ezagutzeko ibilbide ezberdinak eskaintzen ditu. Orotara, sei ibilbide ezberdin eskaini dituzte, besteak beste, Pagoetako gurutzera iristekoa, Agorregiko errota esploratzekoa edota parkeko fauna ezagutzekoa. Aia Turismoa atari digitalean kontsultatu daitezke mendi ibilbide horien xehetasun guztiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide