Aia

Ximor Eguna ospatuko dute larunbat honetan Urdanetan

Onintza Lete Arrieta 2026ko maiatzaren 26a

Urdaneta auzoan, festa giroan.

Iluntze eta gau parterako egitaraua ondu dute Aiako auzoan: herri kirol desafioarekin hasiko dute festa, ondoren txahal jana egingo dute, eta gau giroa aprobetxatzeko, erromeria. 

Ximor Eguna ospatuko dute larunbat honetan Aiako Urdaneta auzoan.  Iluntze eta gau parterako antolatu dituzte ekintzak, 19:00etan hasita. Herri kirol desafioa izango da aurrena, harrijasotzaileekin, eta ondoren, triki-poteoa. 

Txahal jana egingo dute gero, afaltzeko, eta menua zein izango den jakinarazi dute: urdaiazpikoa, entsaladilla, txahala letxugarekin, eta gazta eta menbrilloa. Kafea eta kopa bat ere sartu dituzte prezioaren barruan. 45 euro kostako da, buruko. 

Gaua luzatzeko, erromeria egingo dute, eta gauerditik aurrera, DJen saioak egongo dira. 

Honakoa da egitarau zehatza:

Maiatzak 30, larunbata:

  • 19:00. Herri kirol desafioa Andoni Iruretagoiena Izeta VI.arekin, Jakes Iruretagoiena Izeta V.arekin, Malen Morandeirarekin eta Maddi Gesalagarekin. 
  • Jarraian. Trikipoteoa Lanberri eta Maria Lasa trikitilariekin. 
  • 21:00. Txahal jana. 
  • Jarraian. Erromeria Lanberri eta Maria Lasarekin. 
  • 00:00. Ximor festa Fury eta Patx DJekin. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide