Aia

Asentzio Azoka egingo dute datorren igandean Aian

Julene Sorarrain 2026ko maiatzaren 17a

Aiako Asentzio Azoka, artxiboko irudian.

Egun osoko egitaraua prestatu dute hilaren 24rako: baserriko produktuen azoka, abere eta hegaztien erakusketa eta erromeria izango dira, besteak beste.

Aiako Udalak antolatuta, Asentzio Azoka egingo dute maiatzaren 24an, igandearekin, eta egun osoko egitaraua prestatu dute festa horren bueltan. 

Goizeko 11:00etatik 14:00etara bitartean, artisau azokara bertaratzeko aukera izango dute herritarrek. Bertan, 40 postu inguru jarriko dituzte, besteak beste, bitxiak, arropa edota loreak saltzeko. Gainera, bitartean, urteroko abere eta hegaztien erakusketa egingo dute.

Hori ez ezik, nekazaritzako makineria eta lanabes azoka ere ikusgai izango da, baita baserriko lanabes zaharren mostra ere. Familiako txikienentzat, zalgurdia ibiliko da herrian zehar. Arratsaldean, berriz, erromeriaz gozatzeko aukera izango da iluntzera arte, Enaitz eta Erkiziren eskutik.  

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide