Aia

Udaberri Sariko txapelak ihes egin die Aranberriri eta Zubillagari

Onintza Lete Arrieta 2026ko martxoaren 28a

Ezkerrean, Zubillaga eta Aranberri, atzo, finalean. (Aiako Pala Taldea)

Aiarrek Mundarro izan zuten aurkari atzo Hernanin (Gipuzkoa) jokatutako palako lehenengo mailako finalean, eta partida estua izan arren, Astigarragakoak gailendu ziren bi jokoetan, 10-8 eta 10-8. 

Udaberri Sariaren lehenengo mailako pala finala jokatu zuten atzo Hernaniko (Gipuzkoa) pilotalekuan Aiak eta Astigarragako Mundarrok. Aiarrei dagokienez, Zubillagak Errastirekin jokatu du txapelketako zati handiena, baina finalaurrekoan eta finalean Aranberrik ordezkatu behar izan zuen Errasti, eta hala, Aranberri-Zubillaga bikotea aritu zen atzo Agirre-Zubiarrain bikotearen aurka. 

Partida gogorra izan zen, estua, baina Astigarragakoek jantzi zuten txapela, aurreneko jokoa 10-8 eta bigarrena ere emaitza berarekin irabazi ondoren. Garaipenak ihes egin arren, gustura dira aiarrak, aurten igo baitira lehenengo mailara. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide