Aia

Miren, Maddalen eta Oier igoko dira bihar Aristerrazuko oholtzara

Julene Sorarrain 2026ko martxoaren 14a

Bikoteak dantzan, Aristerrazuko erromeria batean.

Iluntzera arte erromeriaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek eta bisitariek igandean, Andatzako plazan.

Igande honetan, hilak 15, erromeria izango da beste behin Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan. Ohi bezala, 18:00etan hasiko dira trikiti doinuak, eta hiru orduz dantzan aritzeko aukera izango dute herritarrek, 21:00ak arte.

Asteburu honetako hitzorduan hiru musikariren doinuez gozatzeko aukera izango dute erromeria zaleek, Miren, Maddalen eta Oier igoko baitira oholtzara gainera. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide