Aia

Bost musikari igoko dira bihar Aristerrazuko oholtzara

Julene Sorarrain

Aristerrazuko erromeria bat. (utzitakoa)

Ernaitz eta Erkizi igoko dira oholtzara, baita Zabale, Lurdes eta Lutxurdio ere.

Igande honetan, hilak 6, erromeria izango da beste behin Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan. Ohi bezala, 18:00etan hasiko dira trikiti doinuak, eta hiru orduz dantzan aritzeko aukera izango dute herritarrek, 21:00ak arte.

Asteburu honetako hitzorduan bost musikariren doinuez gozatzeko aukera izango dute erromeria zaleek, Ernaitz eta Erkizi igoko baitira oholtzara, baita Zabale, Lurdes eta Lutxurdio ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide