Aia

Santa eskean aterako dira etzi Lardizabal ikastetxeko ikasleak

Julene Sorarrain

Aiako umeak baserri baten aurrean, trikitilariekin, santa eskean.

Haur Hezkuntzako ikasleak herrian zehar ibiliko dira kantari eta, Lehen Hezkuntzako ikasleak, berriz, gurasoen laguntzaz, auzoz auzo eta baserriz baserri ibiliko dira. Arratsaldean, 17:15ean, ikasle guztiak elkartuko dira, kalez kale denak batera abesteko. 

Santa Ageda egunaren bezperan, etzi, otsailak 4, santa eskean aterako dira Aiako ikasleak, baita hainbat herritar ere, makilak eskuetan, koplak eta bertsoak elkarrekin kantatzeko.

Hala, Lardizabal Herri Eskolak eta guraso elkarteak antolatuta, Haur Hezkuntzako ikasleak herrian zehar ibiliko dira kantari eta, Lehen Hezkuntzako ikasleak, berriz, gurasoen laguntzaz, auzoz auzo eta baserriz baserri ibiliko dira. Arratsaldean, 17:15ean, ikasle guztiak elkartuko dira, kalez kale denak batera abesteko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide