Aia

Euskarari eusteko modu berriak irakatsiko dituzte bihar, Aiako kultur etxean

Julene Sorarrain 2026ko urtarrilaren 22a

Artxiboko irudian, Aiako plaza.

Arratsaldeko 18:00etan elkartuko dira Kultur Etxean, Aian euskarari momentu guztietan nola eutsi ikasteko, hain zuzen. Parte hartzeko, beharrezkoa da aurretik izena ematea.

Euskarak Aian erronka berriak bizi ditu, eta herriko euskararen erabilera aldaketak izaten ari da. Euskarari eusteko modu berriak ikasi eta martxan jartzeko beharra nabaritu dute zenbait herritarrek, besteak beste, "nola egin euskaraz ulertzen duen erdaldunarekin? Nola jokatu errespetuz eta gatazkak ekidinez?".

Galdera hauei erantzuteko, bihar, ostiralarekin, arratsaldeko 18:00etan elkartuko dira Kultur Etxean, Aian euskarari momentu guztietan nola eutsi ikasteko, hain zuzen. Parte hartzeko, beharrezkoa da aurretik izena ematea, galdetegi hau beteta.

Tailerra amaitu eta gero, triki poteoarekin emango diote amaiera egunari, herriko plazan, 19:45ean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide