Aia

'Harri Herri' txapelketako finala jokatuko dute bihar, Aiako probalekuan

Aritz Mutiozabal 2026ko urtarrilaren 3a

Lierni Osa zarauztarra, Orioko 'Harri Herri' txapelketako kanporaketan. (Harri Herri)

Guztira, hamasei harri jasotzaile ariko dira nor baino nor harri baldarrarekin, 12:00etan hasita. Sarrera doakoa izango da.

Herri kirola eta batez ere harri- jasotzea oinarri duen ETBko Harri Herri saioko neguko edizioaren finala jokatuko dute bihar eguerdian, aiako probalekuan. Guztira, 38 harri jasotzailek –21 gizonezkok eta hamazazpi emakumezkok– hartu dute parte txapelketan, hiru jardunalditan banatuta, eta hamasei izan dira azken txanpara sailkatu direnak; zortzi gizonezkok eta zortzi emakumezkok, alegia.

Finalean lehiatuko direnak honako hauek dira: gizonezkoetan, Aimar Galarraga, Gorka Etxeberria, Mikel Lopetegi Urra, Jokin Eizmendi, Xabat Olaizola, Imanol Royo Lartain, Beñat Telleria eta Jon Marijuan; eta emakumezkeotan, Eider Garcia Durana, Goizeder Abendibar, Estefania Etxebeste, Maddi Gesalaga, Lierni Osa, Ainitze Zumeta, Patricia Martin eta Olaia Esnaola.

Finaleko lehiak 12:00etatik aurrera jokatuko dituzte, eta kanporaketetan bezala, harri baldarrarekin aritu beharko dute lanean. Sarrera doakoa izango dela jakitera eman du Aiako Udalak..

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide