Aia

Sukaldaritza saioa egin dute gaztetxoek Alkar elkartean

Julene Sorarrain 2025eko abenduaren 23a

Elkano jatetxeko sukaldari Koldo Manterolaren gidaritzapean, sorkuntza goxo-goxoak egin dituzte sukaldari gaztetxoek Aiako Alkar elkartean.

Aiako Udalak eta herriko eragileek elkarlanean antolatutako Gabonetako egitarauaren barruan, gaztetxoek sukaldaritza tailerraz gozatu zuten atzo arratsaldean. Elkano jatetxeko sukaldari Koldo Manterolaren gidaritzapean, errezeta goxo-goxoak egin zituzten Alkar elkarteko sukaldean. 

Hala, taldeko helduenak sukaldean aritu ziren krispetak, urtutako txokolatea edota olioan frijitutako olatak egiten. Ondoren, txikienek osagaiak hartu eta txokolatez apaindutako opiltxoak egin zituzten. Tailerraren ostean, sukaldari gaztetxoek beraien sorkuntzak dastatzeko aukera izan zuten familiartekoekin batera. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide