Olentzero eta Mari Domingiren bisita jaso dute Aiako haurrek Iturraranen

Mireia Galarza Bastida 2025eko abenduaren 20a

18:00ak aldera, haurrak baserri parean zain zeudela, hasi ziren urrunetik lastargiak gerturatzen. Horrek gauza bakarra esan nahi zuen, Olentzero eta Mari Domingi Iturraranera gerturatzen ari zirela.

Atzo arratsaldeko eguraldia makurra bazen ere, ilusioak eta irrifarreek bete zuten Aian Olentzero eta Mari Domingiren etorrera. Iturraran baserrira joan ziren biak, eta bertan eskutitzak emateko aprobetxatu zuten etxeko txikienek.

18:00ak aldera, haurrak baserri parean zain zeudela, hasi ziren urrunetik lastargiak gerturatzen. Horrek gauza bakarra esan nahi zuen, Olentzero eta Mari Domingi Iturraranera gerturatzen ari zirela. Behin iritsita, baserri barrura sartu ziren hotzetik eta euritik babesteko, eta orduan jaso zituzten haur guztien bisitak. Adinka banatutako taldeetan, zuhaitz magikora bota zituzten umeek eskutitz guztiak, eta jarraian, Olentzero eta Mari Domingirekin egon, besarkada bat eman eta argazkiak ateratzeko aprobetxatu zuten. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide