Aia

Jendetza elkartu da Aiako Gabonetako Azokan

Julene Sorarrain

Guztira hogeita hiru postu izan dira gaur arratsaldean Probalekuan. Askotariko produktuak erosteaz gain, DJ Bonen zuzeneko musikaz eta Lardizabal Herri Eskolako guraso elkarteak eskainitako mokadutxoez gozatu dute herritarrek.

Jendetza elkartu da gaur arratsaldean Aiako Gabonetako Azokan. Aurten guztira hogeita hiru postu jarri dituzte Probalekuan, eta bertaratu direnek askotariko produktuak erosi ahal izan dituzte, besteak beste, bitxiak, arropa, eztia, gazta edota poltsak. 

Gainera, erosketez gain, DJ Bonen zuzeneko musikaz eta Lardizabal Herri Eskolako guraso elkarteak eskainitako modakutxoez ere gozatu ahal izan dute bertaratu direnek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide