Iristear dira Gabonak, eta Aian ekintza ugari prestatu dituzte urtarrilaren 5era bitartean, hau da, Errege bezperara arte. Egitarau zabaleko aurreneko hitzordua bihar bertan izango da: plazako zuhaitza apaintzeko elkartuko dira arratsaldean, baita umeen marrazki erakusketa zabaltzeko eta EITB Maratoirako bideoa grabatzeko ere. Segidan, Gabonetako argiak piztuko dituzte.
Astelehenetik aurrera, berriz, askotariko hitzorduak izango dituzte aiarrek urtea amaitu eta urte berriko lehenengo egunetara arte, besteak beste, sukaldaritza tailerrak, kirol saioak, azoka, Olentzero eta Mari Domingiren nahiz errege magoen etorrera edota kotiloia.
Egitaraua Aiako Udalak, Aiako Gazte Asanbladak, Lardizabal eskolako guraso elkarteak eta Xatur gaztelekuak prestatu dute.
Egitaraua
Abenduak 12, ostirala
- 17:00. Zuhaitzaren apainketa, herriko plazan.
- 17:30. Haurren marrazki erakusketa, Kultur Etxean.
- 18:30. EITB Maratoirako bideoaren grabaketa, herriko plazan.
- Jarraian, Gabonetako argiak piztuko dituzte.
Abenduak 14, igandea
- 16:00. Gabonetako azoka, Probalekuan.
Abenduak 19, ostirala
- 16:30. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, Iturraran baserrian. Autobusa Etxetxotik aterako da, 16:00etan, Aiako Guraso Elkarteak eta Aiako Udalak antolatuta.
Abenduak 20, larunbata
- 17:00. Aiako II. Trikiti Jaialdia, Probalekuan.
Abenduak 22, astelehena
- 16:00. Haurrentzako sukaldaritza tailerrak, Alkar elkartean. Jarduera doakoa da.
- 18:00. Helduentzako sukaldaritza tailerrak, Koldo Manterola Elkano jatetxeko sukaldariarekin. Izen-ematea Kultur Etxean egin daiteke, 20 euroren truke.
Abenduak 24, asteazkena
- 09:00. Gabon eskea, baserriz baserri.
- 17:00. Gabon eskera, herrian zehar.
Abenduak 26, ostirala
- Arratsaldean, Futbito Txapelketa.
- 21:30. III. Gabonetako Mus Txapelketa, Probalekuan. Izen-ematea 20:30ean zabalduko dute.
Abenduak 27, larunbata
- 19:00. Poteo musikatua.
- 21:00. Inozenteen Eguneko afaria, Probalekuan, Aiako Gazte Asanbladak antolatuta.
- Ondoren, DJ Indateren saioa.
Abenduak 30, asteartea
- 17:30. Potx eta Lotx pailazoak, Probalekuan.
Abenduak 31, asteazkena
- 10:00. IX. Slalom Aia, Ubegun industriagunean.
- 17:00. San Silbestre lasterketa. Izen-ematea 16:30ean zabalduko dute, herriko plazan.
- 01:00. Urte Zahar Gaueko festa, Probalekuan.
Urtarrilak 3, larunbata
- 18:00. V. Pala Txapelketa Mistoko finalak, frontoian.
Urtarrilak 4, igandea
- 12:00. Harri Herri, Probalekuan.
Urtarrilak 5, astelehena
- 19:00. Erregeen Etorrera, herriko plazan.