Aiako Udalak Gabonetako Azoka antolatu du aurten ere. Igande honetan izango da, 16:00etan hasita, Probalekuan, eta sortzaile eta dendari ugari animatu dira postua jartzera bertan; hogeita hiru, zehazki. Gainera, zuzeneko musika egongo da Bon DJaren eskutik eta baita janari postua ere Lardizabal Herri Eskolako guraso elkarteak antolatuta.
Eskuz egindako lanak, liburuak, arropa eta osagarriak, poltsak, bitxiak, jostailuak, kandela aromatikoak, landareak, kosmetika produktuak, margolanak... egongo dira aukeran, baita jatekoa ere, gazta eta gozokiak, zehazki.
Honakoa da azokan parte hartuko dutenen zerrenda:
- Txirikorda (eskuz egindako lanak)
- Laia Varela (bitxiak)
- Ural (arropa eta osagarriak)
- Hemendik hara (arropa eta osagarriak)
- Leiresh (osagarriak)
- Haritxoa (eskuz egindako lanak)
- Lama the lab (arropa eta osagarriak)
- Miren Idoia Aldai (kokedamak eta horientzat ontzi eta oinarriak)
- Josune Unanue (sukulenta landareen konposizioak)
- Cristina eta Jorge (esmaltezko bitxiak eta margolanak)
- Dilindan (belarritakoak)
- Dale kandela eta Sleepy mimosa (kandela aromatikoak eta crochetezko panpinak)
- Muxugorri (oihalez egindako jostailuak, osagarriak eta dekorazioa)
- Harribizi (oihalez egindako lanak eta bitxiak)
- Laupitxiak (bitxiak eta laserrez moztutako produktuak)
- Amesgile argitaletxea (ume eta helduentzako liburuak)
- Abatza (gaztak)
- Ringana eta Maialen Uranga (kosmetika naturala eta irudi aholkularitza)
- Krisalida eta Veneno de fresa (opari pertsonalizatuak, jostailuak eta apaingarriak)
- Unira (eskuz egindako produktuak)
- Ilena (poltsak eta osagarriak)
- Ioz gozogintza
- Kukupraka earrings (belarritakoak)