Aiako Gazte Asanbladak antolatuta, Inozenteen Eguneko afaria ospatuko dute abenduaren 27an, larunbatarekin, eta arratsalde pasa egiteko egitarau biribila prestatu dute ospakizun horren harira. Poteo musikatuarekin emango diote hasiera festari, arratsaldeko 19:00etan, eta kalez kale ibiliko da herria girotzen. Jarraian, afaria egingo dute Dema plazan, 21:00etan hasita. Eta egunari amaiera emateko, Indate DJak emanaldia eskainiko du herriko plazan iluntzera arte.
Afarian entsalada mistoa, iberikoak, baserriko oilaskoa eta zapoa parrilan, sorbetea, kafea eta edariak sartuko dira. Menuak 30 euro balio du eta aukera beganoa, begetarianoa eta zeliakoa egongo da; aukera izena ematerakoan adierazi beharko da. Sarrerak salgai egongo dira Jauregin abenduaren 20ra arte, eta taldeka izena ematea eskertuko lukete antolatzaileek.