Agurtu dituzte jada Altzolako San Roman jaiak. Hain zuzen ere, Laja eta Lutxurdiok alaitutako hamaiketakoaz eta herri bazkariaz gozatu zuten atzokoan, Aiako auzoan. Gainera, jai giroa iluntzera arte luzatu zen, eta auzotarrak dantzan eta kantuan aritu ziren eliza barruan ospatutako erromerian.
Argazkiak: Ibon Errazu Uria.