Aia

Bihar amaituko dituzte San Roman jaiak Altzolan

Julene Sorarrain 2025eko azaroaren 22a

San Roman egunean, auzotar bat hamaiketakoa zerbitzatzen. (Onintza Lete Arrieta)

Asteartean ospatu zuten San Roman eguna, eta biharko antzeko egitaraua prestatu dute: hamaiketakoa, erromeria eta auzo bazkaria izango dituzte, eta iluntzean, jaiak amaitzeko, txokolate jana egingo dute eta pintxoak ere izango dituzte.

Aiako Altzola auzoan San Roman jaiak ospatzen jarraituko dute bihar. Asteartean izan zen egun handia, baina biharkoa ez da atzean geldituko, jan-edan ugari izango baita, erromeria alaiak lagunduta. 

Honakoa da egitaraua:

  • 11:00. Hamaiketakoa egongo da, Laja eta Lutxurdio trikitilariek alaituta.
  • Ondoren, bazkaria.
  • Arratsaldean, erromeria egongo da.
  • 20:30. Txokolatea eta pintxoak emango dituzte, festei amaiera emateko.
Erlazionatuak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide