Amaitu dira dagoeneko Urdanetako San Martin jaiak, eta festei merezitako agurra emateko, herri kirol erakustaldi paregabea eskaini zuten eskualdeko kirolariek atzo arratsaldean. Auzoko frontoiko harmailak goraino beteta, Hodei Iruretagoiena Izeta IV., Malen Morandeira eta Maddi Gesalaga harri jasotzaile lanetan aritu ziren. 63 eta 125 kiloko harri kubikoak eta 100 kiloko zilindroa altxatzen aritu ziren, herritarren txaloak jasotzen zituztelarik.
Ondoren, Jakes Iruretagoiena Izeta V. eta Andoni Iruretagoiena Izeta VIk hartu zuten lekukoa. Izeta V.k bederatzi minutu eta bi segundotan lortu zuten moztea enborra; aiarrak, aldiz, hamabi minutu behar izan zituen.
Erakustaldiaren ostean, Izer eta Alabierrek erromeria eskaini zuten iluntzera arte, eta festei amaiera emateko, patata dantza lehiaketa eta traka zaratatsua ere ospatu zituzten.