Aia

Eneko Dorronsoro eta Andoni Ezkerra igoko dira bihar Aristerrazuko plazara

Julene Sorarrain 2025ko aza. 1a, 08:00

Dantzariak, Aristerrazuko erromeria batean. (Arnaitz Rubio Aprea)

18:00etatik 21:00etara arte, erromeriaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek eta bisitariek bihar, Andatzako plazan.

Hasita dago Aiako Andatza auzoko Aristearrazuko plazako erromerien denboraldia. Sasoia hasten denean, igandero izaten da erromeria, 18:00etatik 21:00etara arte. Asteburuz asteburu, trikitilari hainbat igotzen dira auzoko agertokira, eta biharkoan Eneko Dorronsororen eta Andoni Ezkerraren txanda izango da.

Erromeriak irauten duen bitartean, gainera, ateak zabalik izaten ditu Aristerrazuko tabernak, eta giro paregabea sortu ohi da dantzara edo, besterik gabe, trikiti doinuez gozatzera bertaratzen direnen artean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide