Aia

Gau Beltzarekin lotutako ipuin kontaketa izango da bihar arratsaldean Aian

Onintza Lete Arrieta 2025ko urr. 28a, 15:03

Ameli ipuin kontalaria. (Utzitakoa)

Udalak antolatuta, Ameli ipuin kontalariak Sorgin zoroa izeneko kontakizuna eskainiko die herritarrei.

Gerturatzen ari da Gau Beltza, eta iaz bezala, Aian hainbat ekintza egingo dituzte Santu Guztien Egunaren harira ospatzen den jaiaren barruan. Aurrenekoa, bihar bertan. Izan ere, udalak ipuin kontaketa saioa antolatu du. Sorgin zoroa izeneko emanaldia eskainiko du Ameli ipuin kontalariak, eta hitzordua 18:00etan izango da, Kultur Etxeko beheko solairuan.

Udalak laster zabalduko du Gau Beltzeko beste ekintza guztiei buruzko informazioa ere.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide