Aia

Mus txapelketa antolatu dute San Martin jaietarako

Ian Ruiz Lizaso 2025ko urr. 28a, 12:30

San Martinak Urdaneta auzoan 2024. (GUKA)

17:00etan hasiko dira txapelketarekin, Indamendi elkartean. Izena emateari dagokionez, parte hartzaileek 20 euro ordaindu beharko dituzte.

Urdaneta auzoko San Martin jaietarako mus txapelketa jokatuko dute, larunbatean, 17:00etan, Indamendi elkartean. Izena emateari dagokionez, parte hartzaileek 20 euro ordaindu beharko dituzte.

Lehen postua irabazten duenari txapela, trofeoa eta izen-ematearen %30a emango zaio. Bigarren postuan gelditzen denari, aldiz, trofeoak eta izen-ematearen %20a. Hirugarrengoari, izen-ematearen %10a eta laugarrengoari, azkenik, izen-ematearen %5a. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide