Aia

Aiarrak fin Gipuzkoako Pala Txapelketako 2. mailako ligaxkan

Onintza Lete Arrieta 2025ko urr. 27a, 13:04

Zubillaga-Aldalur bikotea. (Aiako Pala Taldea)

Aldalur-Zubillaga bikotea nagusitu da amaitu berri den ligaxkan, eta final laurdenak jokatuko dituzte orain, Elgoibarko Gurrutxaga-Conde bikotearen kontra. 

Aiako Pala Taldeko kideek lan ona egin dute Gipuzkoako Txapelketako 2. mailako ligaxkan, aurreneko postuan amaitu baitute hori Iban Aldalurrek eta Gari Zubillagak osatutako bikoteak. 

Ostiralean jokatu zuten azken partida Euskal Jolas taldearen kontra Aiako pilotalekuan, eta aise gailendu ziren etxekoak, 25-4 emaitzarekin.

Orain, final laurdenak jokatu beharko dituzte Elgoibarko Gurrutxaga-Conde bikotearen kontra. Horiek pilotari indartsuak direla azaldu dute aiarrek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide