Abenduaren 14n, igandearekin, egingo dute aurten Aian Gabonetako Azoka. Azken urteetan arrakasta handia izan du egitasmoak postu eta erosle kopuruagatik, eta Aiako Udalak jakinarazi du zabalik dagoela bertan postua jartzeko izena emateko epea.
Eskaera idatziz egin behar da, turismoa@aia.eus helbide elekronikora mezua bidalita, eta izena emateko azken eguna azaroaren 16a izango da, igandea.