Auzo Eguna ospatuko dute Andatzan azaroaren 2an

Onintza Lete Arrieta 2025ko urr. 25a, 12:00

Andatzako Auzo Egun bateko irudia. (Guka)

Goizean murgilduko dira festan, auzoan zehar poteoa eginez. Bazkaria egingo dute gero, eta arratsaldean, igandero Aristerrazuko erromeriak sortzen duen giroa aprobetxatuko dute eguna borobiltzeko. Bazkarirako txartelak erosteko epea astelehen honetan amaituko da.

Andatzan Auzo Eguna egingo dute bihar zortzi, azaroaren 2an, igandearekin. Jan-edana eta musika izango dira protagonistak, goizean hasi eta iluntzera arte.

Izan ere, auzotarrek azaldu dutenez, goizean hasiko dute festa, auzoan zehar poteoa eginez. Ondoren, bazkaritarako elkartuko dira, eta eguna borobiltzeko, igandero Andatzako Erromeria Elkarteak antolatzen duen erromeriaz gozatuko dute.

Txartelak eta menua

Bazkarirako txartelak erosteko epea astelehenean amaituko da, eta interesa duenak Instagramez egin diezaioke eskaera Andatzako Elkarteari.

Helduen menua 35 euro kostako da, eta honakoa izango da: sarrerakoak, bakailoa, txuleta, postrea, kafea eta kopa. Umeen menuak, berriz, 15 euro balioko ditu, eta honakoa jango dute: sarrerakoak, oilasko izterra eta postrea. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide