Herenegun itxi zuten Aiako V. Mendi Duatloian izena emateko epea, eta aurtengoan 70 kirolarik parte hartuko dute kirol proba horretan. Bihar 15:30ean hasiko da lehia Andatza auzoan, eta banaka nahiz erreleboka, korrika sei kilometro eta bizikletaz hamabost egingo dituzte parte hartzaileek, 300 eta 700 metroko desnibel positiboarekin.
Hemen ikus daiteke korrika saioko tracka, eta hemen, bizikleta saiokoa.
Iaz helmuga zeharkatzen lehenak Unai Mateos ugaotarra eta Maddi Olaetxea usurbildarra izan ziren. Binaka errelebotan, berriz, Haimar Etxeberria eta Jon Morillo irundarrek osatutako bikoa izan zen garaile. Hemen ikus daiteke iazko probako bideoa, baita argazki bilduma ere.