Aiako Udalak publiko egin du herriko instalazioetan iaz egindako hobekuntza batzuengatik jaso duen laguntza.
Batetik, herriko igerilukuan eraikitako eraikin berriaren inbertsioei aurre egiteko, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen eta Nekazaritza eta Arrantza Sailetik 191.000 euroko laguntza jasoko duela iragarri du, eta horietatik zati handiena, 152.000 euro, Europako Funtsarenak direla.
Bestetik, Lardizabal Herri Eskolako teilatuan 68 eguzki plaka jarri zituen eskola bera argindarrez hornitu ahal izateko, eta jakinarazi duenez, 45.000 euroko inbertsioa egin zuen. Lan horiek egiteko, Energiaren Euskal Erakundeak 26.800 euroko laguntza eman dio Aiako Udalari.