Aia

Arratsalde atsegina Urdanetan, sagardo eta gaztain giroan

Aritz Mutiozabal 2025ko urr. 5a, 15:15

Auzoko bizilagunek antolatuta, haur eta gazteentzako jolasak, bingo eta mus txapelketak eta jateko nahiz edatekoa izan zituzten atzokoan frontoian.

Arratsalde pasa ederra pasatu zuten atzokoan Urdanetako bizilagunek. Auzoko San Martin jaiak ospatzeko hilabete faltan, motorrak berotzen haste aldera, adin guztientzako jarduerak antolatu zituzten frontoian.

Lehenik eta behin, sagarrarekin loturiko jolasak egin zituzten haurrentzat eta gazteentzat; sagardoaren ekoizpenaren simolazioa irudikatzeko jolasak izan ziren, nolabait ere: sagarrak bildu, botilak bete eta kortxoa jarri.

Jarraian, mahai jokoekoen txanda etorri zen, bingoarekin eta mus txapelketa azkarrarekin. Eguraldiak askorik  lagundu ez zuen arren, antolatzaileak biziki eskertuta agertu dira bertaratu ziren guztiei. Amaieran, gaztain errekin, sagardoarekin, gaztarekin eta txokolatearekin borobildu zuten arratsaldea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide