Aia

Jokoak eta gaztain jana antolatu dituzte Urdanetan bihar arratsalde-iluntze parterako

Onintza Lete Arrieta

Gaztainak.

Aurrena askotariko jokoak egingo dituzte, tartean musa eta bingoa, eta ondoren, gaztaina jana eta barrikotea, musikak lagunduta.

Aiako Udalak jakinarazi duenez, Urdaneta auzoan festa giro ederra izango da bihar arratsalde partean. Izan ere, jokoak eta gaztaina jana antolatu dituzte, baita barrikotea ere, eta aurreratu dutenez, ez da musikarik faltako.

Aurreneko ekintzak 17:00etan hasiko dira. Batetik, musean aritzeko aukera egongo da; pertsonako bost euro ordaindu beharko da. Bestetik, bingo txapelketa ere antolatu dute; kartoia 0,5 euro ordaindu beharko da. Horrez gain, "denentzako jolasak" izango direla jakinarazi dute.

19:00 aldera, berriz, gaztaina jana egingo dute auzoan. Barrikotea ere egongo da, baita musika ere. Horien inguruko zehaztapen gehiago ez dute eman, baina auzotarrak eta inguruko herrietakoak ongietorriak izango dira festara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide