'Eskuak bete ore' tailerra antolatu dute Iturraranen ogia nola egiten den ikasteko

Julene Sorarrain 2025ko urr. 2a, 10:00

Ogia egiten. (Pixabay)

Igande honetan izango da ekimena, eta parte hartu nahi duten herritarrek aldez aurretik eman beharko dute izena. 

Iturraran parketxean garai batean ogia nola egiten zuten erakusteko tailerra antolatu dute igande honetarako. Familia osoari zuzendutako ekimena da, eta bertan parte hartzen dutenek Agorregin ogia egiteko erabili izan ohi diren zerealak ikusi, oreari forma eman eta dastatzeko aukera izango dute. Gainera, Agorregiko errotak eta burdinola dauden bailarara ibilaldi bat ere egingo dute uraren bideak jarraituz eta errota bat ikusiko dute martxan. 10:30etik 13:15era luzatuko da ekimena.

Parte hartu nahi duten herritarrek aldez aurretik eman beharko dute izena, 943-83 53 89 telefono zenbakira deituta edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita. Honako hau da prezioa: 2 eta 12 urte bitarteko haurrek 5 euro, eta 12 urtetik gorakoek 7 euro.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide