Aiako ur edangarriaz eta kareaz hitzaldia eskainiko dute astelehenean

Onintza Lete Arrieta 2025ko ira. 20a, 08:30

Ura etxe bateko iturritik irteten.

Zalantzak argitzea eta "soluzioak bilatzea" da hitzaldiaren helburua. Aiako Udalak eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioak antolatu dute herritarrentzako saioa.

Aiako Udalak eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioak hitzaldia antolatu dute astelehenerako, hilak 22. Aiako ur edangarria eta karea izenburupean, antolatzaileek azaldu dute zalantzak argitzea eta "soluzioak bilatzea" dela hitzaldiaren helburua.

Saioa herritar guztientzat da, 17:00etan hasita, Kultur Etxean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide